Erreforma

Etxebizitza pribatua

25.001 – 50.000 €

2020

Zumaiako Larretxo etxebizitzaren eraberritzea eta barne diseinua.  Materialekin eta paretetako ehun zein diseinu desberdinekin jolastu dugu proiektu honetan.

Egongela eta sukaldea elkartu ditugu etxebizitza honetan, espazio argitsu bezain erosoa osatzeko.

Espazio berean bi gune egonagatik, sukaldea eta sala bereizten ditugu isla batekin. Alde batera kozinatzeko espazioa legoke; eta, beste aldera, egongelako altzaria.

Forma, kolore eta ehundura guztiek transmititzen dute. Etxe honetan ere giltzarri izan dira bertako kideen nortasuna adierazteko.