Eraberritzea eta diseinua

Etxebizitzen eraberritzea

100.001 – 150.000 €

2018

Eraberritze honetan etxeko argitasun naturalari zukua atera diogu. Sukaldea, egongela eta jangela espazio berean izanik, argitasuna eta irekitasuna bermatu ditugu.

Egurrezko zorua jarri dugu etxebizitzako espazio guztietan.  Paretetan zuriari eutsi diogu eta bestelako altzari nahiz osagarrien bidez ukitu berezia eman diogu etxeari.

Eman argia zure ideiei!

Etxebizitza honetan protagonismo handia hartu dute lanparek. Sukaldean nahiz logelan nortasun handiko sabaieko lanparak erabili dira, etxeari esentzia propioa emateko helburuarekin.

“Etxeari kolorea altzarietan eman diogu.”

Atsedenerako leku aproposatu osatu dugu

Argia, lasaia eta erosoa da logela nagusia. Altzariak, kuxinak eta lanparak ematen die ukitu berezia logelari.

Haurren logela ere desberdina da, berezia. Oheak habi moduan edo litera moduan jarri ordez, bata bestearen ondoan jarri ditugu.