


Zure esentziaren isla
zure etxean senti zaitezen
Guretzat garrantzitsua da gurekin gauzatuko duzun proiektua zure sentitzea; guk gure sentitzen dugun moduan. Elkarlan horretatik, espazio bereziak sortzea, nortasun propioa dutenak. Zure etxean sentituko zaren espazioak sortu nahi ditugu, ez baitago hori bezain sentsazio eroso, goxo eta segururik.
Kalitatea
Diseinuaren esparruko tendentziei aurrea hartzen diegu, sektorea gertutik ezagutzen baitugu. Esperientzia handiko profesionalak ditugu, etengabeko formakuntzan daudenak.
Integrala
Etxebizitzen eraberritze partzialak zein integralak egiten ditugu. Zure beharretara egokitzen gara eta zure neurrirako proiektuak garatzen ditugu: sukaldeak, egongelak, komunak…
Esperientzia zabala
40 urtetik gorakoa
Argia zure ideiei
Gertuko harremana daukagu bezeroekin, zurekin. Zuetariko bakoitza bakarra eta errepikaezina da guretzat; eta, horregatik, proiektu bakoitza erronka bat da guretzat. Mimoz lantzen ditugu detaile guztiak, zuen ametsak etxearen ertz guztietan isla daitezen. Amestu nahi?

